Albisteak

Berlingo erritmo zirraragarrienak, DJ Dubben-en eskutik

Larunbatean, hilak 24, eta aurtengo XARE agurtzeko, festa berezia ospatuko da Le Bukowski tabernan. Hala, gaueko 23.00etan hasi eta goizaleko 04.00ak arte, DJ Dubbenekin dantzan egiteko parada izango dute bertaratzen direnek. Ostiralean Makalarekin batera arituko da Kursaaleko giroa animatzen.


HP bezala ere ezaguna den DJ Dubben Berlinetik erritmo zirraragarrienak ekarriko ditu. Brasilgo musika zahar eta berriak, funk, forrô, funk dantza, tecno brega, MPB, reggae bits, latin bits edo mash-up izenekoak beste batzuen artean. 1992an eta Augsburg jaioterrian “VIBE KLUB” aretoa sortu zuen eta ospetsu bilakatu zuen bertan entzuten zen musikari esker. Askotariko estiloak nahasten zituen, eta hala jarraitu zuen Brasilgo doinuekin maitemindu zen arte. Berlinen “respect.brazil” klubean egin zuen lana, gero diskoak eta zuzeneko emanaldiak gehiagotu ziren eta egun DJ errespetatu eta ezaguna da mundu guztian.


itzuli