Albisteak

XAREK ateak ireki ditu

XAREko aurkezpen ekitaldia

XAREko aurkezpen ekitaldia

XAREk gaur goizean ireki ditu ateak. Inaugurazio ekitaldian Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarterako Sistemen zuzendari Lore Martinez Axpe, Azkue Fundazioko zuzendari Rodrigo Gartzia, Kutxako Gizarte Ekintzako ordezkari Iñaki Altuna eta XAREko koordinatzaile Iñigo Martinez izan dira.

Iñigo Martinezek azaldu duen legez, "XARErekin teknologia berrietan euskararen erabilpena indartu nahi dugu, euskal kultura digitala suspertzea da lortu nahi duguna".
"Euskal kultura digitalari ikusgarritasuna eta oihartzun handiagoa eman nahi diogu", gehitu du. XARE egitasmo "ireki eta partehartzailea" dela garbi utzi nahi izan du. Hala, bisitari, babesle eta lagunei beren ekarpenak uzteko gonbita luzatu die, "datozen edizioak hobeak izan daitezen".

Gaur eta bihar, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egitarau oparoa izango da gozagarri.



 


itzuli