Albisteak

Ikastaroek toki mugatuak dituzte

XAREn eskainiko diren ikastaro guztiak doakoak dira eta toki mugatuak dituzte. Hala, izena eman nahi dutenek lehenbailehen info@xare.eu helbidera idatzi beharko dute interesatzen zaien ikastaroa adieraziz.


 Ostiralean eta Larunbatean, goizeko 11.30etik aurrera DJ Makalak “Soinu edizio eta DJ digitala” ikastaroa emango du. Ikastaro honek bi atal ditu. Hala, ostiralean lehenengo zatia eskainiko da eta larunbatean bigarrena. Komenigarria litzateke honetan interesa dutenek beren smartphone, tableta edo portatilak eramatea.

Bi egunetan, eta arratsaldeko 16.00etan, “Bideo jartzaile oinarrizko ikastaroa” emango du VJ Txo!?k. Honek ere bi atal izango ditu eta ostiralean aztertutakoa larunbatean izango du jarraipena.

Ostiralean 18.00etan “Sare sozialen analisia” saioa eskainiko du Gorka Juliok, eta larunbatean, ordu berean, saioa errepikatuko du. Formatu bera dauka Elhuyar-eko Hizkuntza eta Teknologia taldeak emango duen “Ordenagailua euskaratu” ikastaroak: ostiralean 12.00etan eskainiko den saioa larunbatean ordu berean errepikatuko da.

EHUko Itsas taldeko partaideek eskainiko duten “Install party”an parte hartzeko lau aukera egongo dira. Izan ere Ostiralean 11.30ean eta 16.00etan eta larunbatean 11.30ean eta 16.00etan eskainiko dituzte saioak.



itzuli