Albisteak

Makala, DJ Arka, kontzertuak eta festak

Musikari dagokionez, azoka Makala eta DJ Arkak girotuko dute eta gauez Egia auzoko Le Bukowskin kontzertu eta festak izango dira gozagarri. Ostiralean, 20.00etan,  iLLBiLLY HiTEC eta Bad Sound System irundarrak izango dira. iLLBiLLY HiTEC reggae, dubstep, elektro eta breakbeat estiloak nahastuz sortu duten reggae elektronikoa egiten duen talde berlindar bat da. Zuzeneko perkusioak sanpleo eta ñabardura elektronikoekin batera Alemaniako promesa batean bihurtzen ditu estilo honi dagokionez.



Bad Sound System taldea Hip hop eta reggaearen erreferentzia da Euskal Herrian.


Larunbatean, ordu berean, Jupiter Jon talde irundarra arituko da. Bidehuts zigilupean kaleratu berriko Pleistozenoko Astelehenak diskoa aurkeztuko dute Bidasoako musikariek. Gaueko 23.00etatik aurrera, eta XAREren “beta” edizioari agur esateko, Global Funk Party festa izango da gozagarri DJ Dubben (Berlin) eta DJ Makalaren eskutik.


itzuli