Albisteak

Reactable instalazioa probatzeko parada

XAREk gune berezi bat edukiko du hainbat multimedia instalazioekin, eta bertan, bisitariek esperientzia interaktiboak edukitzeko aukera izango dute. Esaterako, Reactable, Björk musikariak ezagutzera eman zuen musika-mahai instrumentua, guztion eskura izango da. Azaroaren 23 eta 24an, goizeko 11.00etatik iluntzeko 20.00ak arte, hamar laguneko taldeetan ordu erdi inguruko saioetan parte hartzeko aukera egongo da. Teknikari batek oinarrizko azalpenak emango dizkie bisitariei, hauek musika-mahaia beren kabuz proba dezaten.

Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Musika Teknologia Institutuko Sergi Jordak asmatu zuen Reactable, Marcos Alonso, Günter Geiger eta Martin Kaltenbrunnerrekin batera. Instrumentu elektronikoa da Reactable, eta interfaze iraultzaile bati esker, musika esperientzia ukigai eta bisuala bilakatzen du. Funtsean, musika-mahai bat da, gainean metakrilatozko objektu batzuk jarriz, beraien kokapena aldatuz eta horiei mugimendua eraginez sortzen da soinua. Manipulatutako musika ikusgai ageri da azalean. Musika elektronikoak soinua infinitura arte manipulatzea ahalbidetzen du eta hori da Reactablek lortzen duena. Pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean objektuak mahai gainean jarri eta mugituz



Honetaz gain, Elurmalutaren Mapping; Tunipaneak sortutako Eskultura Loreakustikoa; Malab kolektiboaren Hitza; Patxi Araujoren Ilargia zure eskuetan edo Fotoma(ra)toia ere ezagutu ahal izango dira.   

LA PALABRA en el MACC de Tenerife from fatigue on Vimeo.


itzuli