Albisteak

XARE, euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmo berria abian da

Xare irudia

Xare logotipoa

Gaur egun, bizitzako edozein arlotan Informazioaren Teknologia Berriek (IKT) garrantzi handia dute. IKTen erabilpen intentsiboak alor askotan
eragindako aldaketak direla medio, gaur egun kultura digitala bezala ezagutzen dugunak oso esparru ezberdinak biltzen ditu.

IKTen erabiltzaile fidelenak gazteak direla jakinik, etorkizunean joera hau areagotuko dela garbi dago.

Horregatik, IKTen alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, XARE azokajaialdia abian dago.

Azoka-jaialdiaren lehen edizioa Donostiako Kursaalen ospatuko da aurtengo azaroaren 23 eta 24an. Bi egun bete iraungo ditu, ostirala eta larunbata.


Azoka-jaialdiaren lehen eguna ostirala izatea aukeratu da lan munduari (enpresazein administrazioa) eta ikastetxeei begira. Ostiral arratsaldea eta larunbata, ordea, publiko orokorrari begira hautatu da. Nagusiki gazteei zuzenduta. Sarrera irekia eta doan izango da bi egunetan.

Azoka-jaialdiaren bi egunetan honakoak izango dira osagaiak:
• Stand azoka: IKTen alorrean euskara erabiltzen duten enpresa zein instituzioei euren lana eta zerbitzuen berri eman ahal izateko postuak egongo dira.
• Gazteei zuzendutako kultur eta aisialdiko ekimen egitaraua.
• Xare webgunea. Euskarazko IKT baliabide eta lanabes eskaintzarekin.

itzuli