Albisteak

Berlingo erritmo zirraragarrienak, DJ Dubben-en eskutik

2012-11-06

Larunbatean, hilak 24, eta aurtengo XARE agurtzeko, festa berezia ospatuko da Le Bukowski tabernan. Hala, gaueko 23.00etan hasi eta goizaleko 04.00ak arte, DJ Dubbenekin dantzan egiteko parada izango dute bertaratzen direnek. Ostiralean Makalarekin batera arituko da Kursaaleko giroa animatzen.

Makala, DJ Arka, kontzertuak eta festak

2012-11-03

Musikari dagokionez, azoka Makala eta DJ Arkak girotuko dute eta gauez Egia auzoko Le Bukowskin kontzertu eta festak izango dira gozagarri. Ostiralean, 20.00etan,  iLLBiLLY HiTEC eta Bad Sound System irundarrak izango dira. iLLBiLLY HiTEC reggae, dubstep, elektro eta breakbeat estiloak nahastuz sortu duten reggae elektronikoa egiten duen talde berlindar bat da. Zuzeneko perkusioak sanpleo eta ├▒abardura elektronikoekin batera Alemaniako promesa batean bihurtzen ditu estilo honi dagokionez.

Soinu edizio eta bideko jartzaile ikastaroak aukeragai

2012-11-03
Trebakuntzak ere tartea edukiko du XAREko egitarauan. Hala, Makalak Soinu Edizio Digital ikastaroa eskainiko du eta VJTxo!?k Bideo Jartzaile oinarrizko ikastaroa emango die interesatuei. Makalak tabletak, ordenagailu pertsonalak edo telefono mugikor modernoenak erabiliko ditu, soinu tresna eta audio software berritzaileenekin konbinatuz

VJTxok, ordea, bideo jartzaileen teknika ezberdinei errepaso teoriko-praktikoa egingo die, eta software zein hardware ezberdinak aurkeztuko ditu. Hala nola, edukiak sortzeko zein zuzenekoan aritzeko aplikatu daitezkeen modu ezberdinak jorratuko ditu.

Egitarauaren aurrerapena prest

2012-11-01
XAREren egitarauaren aurrerapena asteazkenean aurkeztu zen Donostiako Udaletxean. Besteak beste, multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, erakustaldiak, musika emanaldiak, ikastaroak edo mahai inguruak izango dira gozagarri azaroaren 23 eta 24an Kursaalen. Gauez, XARE Egia auzoko Le Bukowski tabernan luzatuo da kontzertu eta DJ emanaldiekin. Datozen egunotan ekimenak gehitzen joango zaizkio egitarauari, baina hainbat ekitaldi itxi dira dagoeneko.
Xare irudia

Xare logotipoa

XARE, euskarazko kultura digitala sustatzeko egitasmo berria abian da

2012-09-26
Gaur egun, bizitzako edozein arlotan Informazioaren Teknologia Berriek (IKT) garrantzi handia dute. IKTen erabilpen intentsiboak alor askotan
eragindako aldaketak direla medio, gaur egun kultura digitala bezala ezagutzen dugunak oso esparru ezberdinak biltzen ditu.

IKTen erabiltzaile fidelenak gazteak direla jakinik, etorkizunean joera hau areagotuko dela garbi dago.

Horregatik, IKTen alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, XARE azokajaialdia abian dago.

Azoka-jaialdiaren lehen edizioa Donostiako Kursaalen ospatuko da aurtengo azaroaren 23 eta 24an. Bi egun bete iraungo ditu, ostirala eta larunbata.

XAREn stand bat eskatzeko epea zabaldu berri da

2012-09-26
Dagoeneko zabaldu da Donostiako Kursaalen azaroaren 23 eta 24an ospatuko den XARE azokarako stand bat eskatzeko epea. Erne, erreserba urriaren 15a baino lehen eginez %25eko deskontua lor dezakezu.

Xare azokak IKT sektoreko edota IKTen bidez zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresen standak bilduko ditu. Bertan enpresek euren produktu zein zerbitzuen erakusketa, informazioa edota salmenta eskaintzeko aukera paregabea izango dute.

Erakusleak atalaren barruan aurkituko duzue informazio zehatza, arautegia, baita izena emateko formularioa.