ARAUTEGIA

1. PARTE HARTZE ARAUAK ONARTZEA

Parte hartzaile orok eskaera orria bete eta sinatzearekin batera XARE azokaren arauak betetzeko konpromisoa hartzen du.

2. PARTE HARTZEKO BALDINTZA

Azokan parte hartzeko nahitaezko baldintza da IKT sektoreko enpresa izatea edota IKTen bidez zerbitzua eskaintzea euskara erabiliz.

3. PARTE HARTZEA ONARTZEA

Antolatzaileen esku geratzen da parte hartzaileei baiezkoa edota ezezkoa ematea.

4. ESPAZIOAREN ESKAERA

Eskaera orria webgunean bete beharko da eta erreserba ez da efektiboa izango erakusleak ordainketa egin arte.

5. ORDAINKETA

Antolakuntzak bidalitako faktura orori BEZ gehitu beharko zaio.

6. ORDAINKETA MODUA

Ordainketa kontu korronte bidez egingo da honako kontu korronte zenbakira KUTXA: 2101 0969 46 0128004413 eta kantitate osoa ordainketa bakarrean burutu beharko da.
  • Urriaren 15a lehenago ordainduta: % 25eko deskontua.
  • Urriaren 31a ordainduta: % 12,5eko deskontua.

7. ESPAZIOEN BANAKETA

Standen kokapena antolakuntzak erabakiko du. Azoka sekzioka ordenatuko da, hau da, erakusleen standak zonalde desberdinetan banatuko dira, haien jardueraren arabera.

8. PARTE HARTZEAREN EZEZTATZEA

Parte hartzea ezeztatzeak ordaindutako kantitatearen zati bat galtzea ekar dezake, jakinarazpenaren dataren arabera:
  • Hilabete bat lehenago abisatuta: %100eko diru-itzultzea
  • Aste bete baino lehenago abisatuta: %50eko diru-itzultzea
  • Azken astean edo behin azoka martxan dagoelarik abisatuta: ez da diru-itzulketarik egingo

9. PARTE HARTZAILEAREN DATUAK

XAREko antolakuntzak parte hartzailearen datuak erabili ditzake azokaren webgune, online katalogo eta euskarri desberdinetan erabiltzeko.
Antolakuntzak enpresaren datuak soilik erabiliko ditu XARE azokarekin erlazionatutako gaietan.
Erakusleak XARE antolatzaileei baimentzen die erakusgai izanen diren produktuen irudien erreprodukzioa azokaren promozio materialetan.

10. ORDUTEGIAK

Parte hartzaileek XARE azokaren ordutegiak errespetatu beharko dituzte erakusketarako, baita muntatze edota desmuntatze lanetarako ere.

11. SOINUA

Debekaturik dago gainontzeko erakusleei traba egingo dien soinua egitea, hala nola 60 dezibelioetatik igarotzea.

12. AZOKARAKO HIZKUNTZA IRIZPIDEA

Xare IKTetan euskararen erabilera sustatzeko azoka izanik, nahitaezkoa da standetan argibideak ematen ariko diren pertsonak euskaldunak izatea eta edozein euskarrian banatzen edota erakusten den informazioa euskarazkoa izatea.

13. MERKANTZIAK

Standetan XARE azokarekin erlazioa duten merkantziak egon daitezke soilik. Hau da, bakarrik IKTekin erlazionaturiko euskarazko produktuak.

14. SEGURUAK

Erakusle ororen ardura izanen da stand bakoitzean egonen diren material propioen gaineko segurua kontratatzea, antolakuntza ez da haien kalteez arduratuko.

15. JABETZA INDUSTRIALA

Erakusleek ezingo dute beren standetan inongo produktu edota zerbitzurik eskaini beste enpresa baten produktua imitatuz eta besteen jabetza industriala lesionatuz.

16. ERAKUSLEEN BETEBEHARRAK

Erakuslea behartuta egonen da:
  • Standa garbi mantentzera.
  • Azokaren egunetan standa irekita edukitzera ordutegi ofizialaren baitan.
  • Espazioa jasotako moduan uztera azoka amaitutakoan.
  • Standean euskarazko zerbitzua eman eta informazioa edozein euskarritan euskaraz eskaini edo banatzera.

17. AZOKAREN EGUN ALDAKETA, ATZERAPENA EDOTA BERTAN BEHERA UZTEA

  • XAREko antolakuntzak azokaren data aldatu edota bertan behera uzten badu, parte hartzaileari dirua bere osotasunean bueltatuko zaio.
  • Dirua itzuliko da, beti ere,azokaren deuseztatzea ez bada ustekabeko kausa baten poderioz sortzen (grebak, uraren edota elektrizitatearen mozketa...).
  • Ustekabeko kausa baten aurrean baldin bagaude, antolakuntzak azokaren data alda dezake. Kasu horretan, data berrian parte ez hartzea erabakitzen duten erakusleek %75eko diru itzulketa jasoko lukete, beti ere, data berrian parte ez hartzeko erabakia antolakuntzari jakinaraziz gero honek data aldaketa iragarri osteko 15 egun naturaleko epe barruan.
  • Ustekabeko kausa behin azoka hasita sortzen bada, ez da dirurik bueltatuko.

.

*** ARAUAK jaitsi