INFO + TARIFAK

1.- ZERGATIK PARTE HARTU XAREN?

  1. Zure produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko.
  2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien euskarazko erabilpena sustatzeko.
  3. IKTen alorreko beste enpresak ezagutzeko.

2.- AZOKAN PARTE HARTZEKO

Hiru modu desberdinetan har dezakezu parte Xare azoka jaialdian:

  • Erakusle bezala stand bat alokatuz
  • Produktu/zerbitzu baten aurkezpena eginez
  • Publizitatearen bitartez

Azokan parte hartzeko ezinbestekoa izango da arauak betetzea.

STAND ALOKAIRUA

Xare azokan erakusle bezala parte hartu nahi izanez gero, honelako ezaugarriak dituzte alokatzen diren standek. Nahi adina stand aloka daiteke.

A) Standaren ezaugarriak:

  • 6m² (3x2m) kolorezko moketa feriala (M3).
  • Atzekaldean aluminiozko estruktura, U formako euste sistema batekin. 2mko zabalera eta 2,35 mko altuera.
  • Errotulazioa: Stand bakoitzak atzealdea estaliko duen 2x2,35mko lona bat inprimatuta edukiko du, irudi pertsonalizatuarekin. (Erakusleak irudia antolakuntzari eman behar dio inprimatzeko kalitatearekin. Hau da, formatu bektorialean edota 150pppko bereizmenarekin).
  • Koadro elektrikoa stand bakoitzean entxufe eta guzti (3000w).
  • Foko bidezko argiztapena (2 foko espazio bakoitzeko).
  • Muntaia eta desmuntaia barne.

B) Stand bakoitzaren prezioa
Eskuratu standa prezio merkeago batean erreserba lehenbailehen eginez!

  • Urriaren 15a arte: 450€ (600€ -%25)
  • Urriaren 31a arte: 525€ (600€ -%12,5)
  • Azaroaren 9a arte: 600€

**Azaroaren 10a baino lehen alokairuaren kopuru osoa ordaindu ez duten erakusleei ez zaie Standa muntatzen utziko.

D) Altzariak (Aukeran)
Katalogoan aukeratu nahi dituzun altzariak.

E) Norberaren materiala
Oinarrizko standa osatzeko asmoz, parte hartzaile orok bere material propioa eraman dezake. Bere ardurapean egonen da material horren zainketa zein muntaketa eta desmuntatze lana. Material propioaz XAREko antolakuntza ez da arduratuko.

F) Alokairu baldintzak

  1. Standaren alokairuaren eskaera orria webgunean bete beharko da eta erreserba ez da efektiboa izango erakusleak ordainketa egin arte. Eskaera egiteko epea irailaren 1etik azaroaren 9ra bitartekoa da.
  2. Azokan parte hartzeko nahitaezko baldintza da IKT sektoreko enpresa izatea edota IKTen bidez zerbitzua eskaintzea euskara erabiliz.
  3. Behin parte hartze orria sinatuta, bezeroak konpromisoa hartuko du XARE azokako arauak betetzeko.
  4. Parte hartzea ezeztatzeak ordaindutako kantitatearen zati bat galtzea ekar dezake, jakinarazpenaren dataren arabera:
  • Hilabete bat lehenago abisatuta %100eko diru-itzultzea.
  • Aste bete baino lehenago abisatuta %50eko diru-itzultzea.
  • Azken astean edo behin azoka martxan dagoelarik abisatuta ez da diru-itzulketarik egingo.
  • Erakusleak hitzartutako altzariak erabili nahi ez baditu, aurretik aipatutako epeen araberako diru-itzulketak egingo dira.

G) Muntaiaren inguruko informazio esanguratsua
Standen eta alokatutako altzariak muntatzeaz eta desmuntatzeaz XAREko antolakuntza arduratuko da.

  • Erakusleek muntatzeko zein desmuntatzeko ordutegiak errespetatu beharko dituzte eta azoka irekitzen den unerako standak jada prest egon beharko du.
  • Erakusleak ezingo dira Kursaaleko erakustaretoan egon azokaren ordutegitik (11:00etatik 20:00etara) kanpo, muntatzeko (azaroaren 22an 16:00etatik 20:00etara eta azaroaren 23an 9:00etatik 11:00etara) eta desmuntatzeko (azaroaren 24an 20:00etatik 22:00etara azaroaren 25an 9:00etatik 11:00etara) aurreikusitako ordutegietan izan ezik.

SOFTWARE, PRODUKTU ETA ZERBITUZEN AURKEZPENAK

  • XARE azokan erakusleek beren produktu edota zerbitzuen aurkezpenak egin ditzakete. Saio bakoitzak 30 minutuko iraupena edukiko du.
  • Aurkezpenetarako erabiliko den gelan antolakuntzak pantaila, soinua, proiektorea eta ordenagailua erraztuko ditu.
  • Gainontzeko materiala aurkezpena egingo duen erakusleak eraman beharko du.

PREZIOA: 100€

PUBLIZITATE ZERBITZUA

Erakusleak honako euskarrietan iragar daitezke:

  • XARE web orrian bannerra: 300€.
  • XARE newsletterretan: 150€ bidalketa bakoitzeko.
  • Azoka egunetan banatuko den gida-plano orokorrean: 150€ modulo bakoitzeko.

3.- ZERBITZU OROKORRAK

1.- Promozio elementuetan agerpena:
  • Azokaren newsletterra: Partaide guztiei e-mail bidez bidaliko zaizkien newsletterretan erakusleen zerrenda eta azokaren inguruko azken albisteak jakinaraziko dira.
  • Xare.eu webguneko katalogo ofiziala. Bertan erakusleen produktu eta zerbitzuen berri emango da.
  • Bisitarien gida: Azokara hurbiltzen diren bisitariei (publikoa, komunikabideak, erakusleak…) dohainik banatuko zaien gida eta plano orokorrean.
2.- Standa kontratatzeak bere gain hartzen du elektrizitatearen kontratazioa.

4.- ORDAINKETARAKO DATUAK

1.- Kontu korronte zenbakia: 2101 0969 46 0128004413

     Banketxea: Kutxa
     Titularra: Komunikazioa Eragin, S.L.
     Ordainketaren kontzeptuan zergatia azaldu.

2.- VISA bidez Xare.eu webgunean

5.- IZENA EMAN

.

*** XARE AZOKAN PARTE HARTZEKO GIDA jaitsi