Azoka

Noiz?

Azaroaren 23 eta 24ean (ostirala eta larunbata).

Non?

Donostiako Kursaal, Balioanitzeko Hallean.

Ordutegia?

11etatik 20etara

Nori zuzenduta?

Publiko orokorrari zuzendua, baina nagusiki gazteei. Sarrera bi egunez irekia eta doakoa izango da.

Nolakoa?

Bi egunetan zehar hauek izango dira XARE Azoka-jaialdiaren
osagaiak:
  • Enpresen standak: IKTen alorrean euskara erabiltzen duten enpresa zein instituzioek euren produktu eta zerbitzuen berri eman ahal izateko standak egongo dira.
  • Hitzaldi eta mahai inguruak: Gazteak, teknologia berriak eta euskararen erabilpenaren inguruko hitzaldi zein mahai inguruak antolatuko dira.
  • Install festa: Hiritarrei euren ordenagailuak gerturatu eta bertan egongo diren teknikari boluntarioen laguntzarekin euskarazko softwarea instalatzeko gonbitea luzatuko diegu, bertatik atera daitezen ordenagailu zein mugikorrekin ahal bezain “tuneatuta” euskaraz.
  • Software, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak: Erakusleek euren produktu eta zerbitzuak aurkezteko aukera edukiko dute.
  • Gazteei zuzendutako kultur eta aisialdi ekitaldi egitaraua.