Helburuak

Egitasmo honen helburu nagusia IKTen alorrean eta orokorrean kultura digitalean, euskararen erabilpena sustatzea da. Hauek lirateke helburu zehatzak:
• Euskarazko kultura digitala suspertu.
• Honezkero dagoen euskarazko softwarea ezagutarazi.
• Euskarazko softwarearen erabilpena sustatu.
• Softwarea euskaratzea bultzatu (azpimarragarria da Librezale elkartea alor horretan egiten ari den lana).
• Euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balorea eman.
• Erreferentzia gune bat sortu hiritarrentzat.
• Ordenagailu zein mugikorretan euskarazko sistema eragile eta softwarea instalatu eta erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.

IKTen erabilpen handiena gazteek egiten dutenez, nagusiki beraiengan indartu nahi da euskarazko erabilpena